Hiru egunez luzatuko da Orozkoko Ubixeta taldeak antolatzen duen Euskal Dantza Astea. Ostiral honetan -martxoak 16- umeentzako eskulanak eta herri kirolak eskainiko dituzte museoan. Toki berean egongo da ikusgai euskal jantzien erakusketa.
Larunbatean dantza alardea egongo da lehenbizi, 18:00etan; eta erromeria eta pintxoak gero, 20:00etan. Bi ekintzak frontoian egingo dituzte. Igandea izango da egun potoloa, Dantzari Egunaren VIII. edizioa egingo baitute, goizetik arratsalderarte luzatuko den egitarauarekin.
"Iaz ez genuen Dantza Astea antolatu, eguna txarra zelako kanpoko taldeentzat", azaldu du ekimenaren antolakuntzan murgildua dagoen Aitziber Tempranok. Aurten, aldiz, 250 dantzari egongo dira. "Laudio, Balmaseda, Karrantza, Amurrio eta Errekaldeko taldeak bertaratuko dira".
