Orozkoko Udalak bere kabuz kudeatu ditu herriko uren horniketa eta saneamendua. Orain arteko kudeaketa ereduaren jasangarritasuna jarri du zalantzan udalak. Alternatibak bilatze aldera, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sartzeko aukera aztertuko dute, lehen urrats gisa.
Izan ere, partzuergoak eta udal teknikariek herriko sare hidrografikoaren azterketa gauzatuko dute etorkizunean hartu egin beharreko inbertsioak aurreikusi eta ur partzuergoaren parte izatearen gastu erreala ezagutzeko.