"Ortu ekologikoarekin baliabide gehiago eman nahi dizkiogu ikastetxeari"

Aitor Aspuru Saez 2018ko mar. 27a, 07:48
Rafa Etxebarria baratzean. / Urtzi Vera

RAFA ETXEBARRIAk (Orozko, 1967) herriko ikastetxean baratz ekologikoa sustatu du hainbat gurasorekin. Orain deialdia zabaldu dute herritarren laguntza jasotzeko. Izan ere, tokiko haziak jaso nahi dituzte.

Zertan datza Orozkoko eskolako ortu proiektua?

Eskolari beste tresna bat ematea da helburua, guraso batzuen partetik hasi zen, eskolak daukan baliabideak erabilita.

Zer da orain eskatu berri duzuena?

Orozkoko haziak gaude biltzen, hainbat ortuzaleei eskatu dizkiegu, baita postontzi batzuk prestatu ere, eskolan eta herriko beste puntuetan jarritakoak, norberak bere haziak usteko...

Gertu hazi diren landareak hobeto eraldatuko direlakoan gaude, irizpide ekologikoak erabiltzen ditugu eta.

Zer bide jarrai daitezke parte hartzeko ekimenean?

Postontzira edo ortuan ibiltzen garenongana hurbildu, haziak eta haren informazioagaz; espeziea, beharrak, zenbat urtez egon den Orozkon...

Zer jarduera mota izan dituzue ortuan eta zeintzuk izango dira etorkizunean?

Ortuarekin eskolari beste tresna bat ematea da xedea, gurasoek hasitako proiektua da, baina irakasleen esku ere uzten duguna.

Iaz hasi ginen eta oso harrera ona izan zuen guztion partez. Aurten lan asko aurreratu dugu eta seguru esperientzia onak aterako direla.

Zeintzuk dira sustatu nahi dituzuen balioak?

Ingurugiroari errespetua, naturaren baliabideak era zentzudunean erabiltzea, elkarlana edo elikadura burujabetza, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide