Bi garaipen erdietsi ditu Ione Basterrak Espainiako Kopan

Txabi Alvarado Bañares 2018ko api. 10a, 12:40

Bi lasterketa izan ditu Jone Basterrak asteburuan: Tomelloson -Ciudad Real- izan da bata eta Arcasen -Cuenca- bestea. Espainiako Handbike Kopako lehen bi norgehiagokak izan dira, eta Basterra pozik geratu da lortutako emaitzekin, bi lasterketetan lortu baitu lehen postua. “Oso pozik nago egindako lanarekin, oso ondo sentitu naiz lasterketa bietan”, adierazi du kirolari orozkoarrak.

Promesas Cofidis taldearekin aritu da Basterra bi lasterketetan. “Talde hau Cofidis enpresaren laguntzarekin sortu berri da txirrindularitza egokituan gabiltzan gazteak ahalik eta gehien laguntzeko helburuarekin, etorkizunean errendimendu altuko kirolariak izatera heldu gaitezen”, azaldu du kirolariak.

Maila horretara iristeko oraindik lan asko egin beharko du Basterrak, baina oso pozik dago eman dioten aukerarekin eta “topera” aprobetxatuko duela ziurtatu du. “Oraingoz taldea sei txirrindularik osatzen dugu, modalitate desberdinekoak”. Hala ere, Saiatu fundazioko txirrindularia izaten jarraitzen du Basterrak.

Erronka berriak
Bi aste barru Madrilgo maratoian parte hartuko du orozkoarrak. Maiatza “hilabete garrantzitsua” izango dela dio, “Espainiako Kopako beste proba bat daukat eta baita Espainiako txapelketa ere”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide