Lanbideren enplegurako orientazio zerbitzua jarri dute abian Orozkon. Lan bila dabiltzan herritarren “enplegarritasuna” hobetzea da egitasmoaren helburua, udalak jakinarazi duenez.
Tresnak eskaini eta ekintzak diseinatuko dituzte horretarako, “modu pertsonalizatuan, lan-munduan sartzen hasten laguntzeko”.
Ostiralero zabalik
Induma Informazio Bulegoan -Zubieta 16- eskainiko da zerbitzu hori, ostiralero 9:00etatik 14:00etara. Beharrezkoa izango da aurretik hitzordua ematea, sheila@sartu.org e-posta helbidera idatzita.