Joseba Urbano 3. Bilbao Mendi Trail lasterketan

Erredakzioa 2018ko api. 18a, 17:30
Joseba Urbano, 192. dortsalarekin, igandeko helmugan. / Bilbao Mendi Trail

Joseba Urbano Aiaramendiko kirolari orozkoarrak 3. postua lortu zuen igandean burutu zen Bilbao Mendi Trail lasterketan. Ez da, ordea, eskualdeko korrikalariek lortutako garaipen bakarra izan, Zaramilloko "Enkarterri Extrem" lasterketan emaitza oso onak lortu zituzten aiaraldearrek.

Joseba Urbano Aiaramendi taldeko korrikalariak Bilbao Mendi Trail lasterketan parte hartu zuen apirilaren 15ean. 30 kilometroko luzera eta 2.000 metroko desnibel positiboko lasterketa izan zen. Bizkaia Frontoian hasi eta Itsas Museoan bukatu zen ibilbidea, tartean Pagasarriko gailurretik igaro zuen.

3. postua lortu zuen Urbanok lasterketan 2:52:22 markarekin, irabazletik minutu bakarrera.

Garaipenak biltzen jarraitzen du Aiaramendi Taldeak
Joseba Urbanoren 3. postuaz gain, hainbat garaipen bildu du Aiaramendi Taldeak apirilean. Iragan apirilaren 7an Zaramillo herrian "Enkarterri Extrem Trail" lasterketa jokatu zen, bertan Iñaki Isasik lehen postua lortu zuen 20 kilometroko "Short-trail" kategorian. Kategoria berean Pedro Urkijok seigarren zeharkatu zuen helmuga.

Fonso Manterola Ultra Trail distantzian ausartu zen. 11. postua eskuratu zuen 85 kilometrotako ibilbidea osatu ostean.

Orkatzak taldeko kideak La Palman izan dira
Orkatzak taldeko kideak ere Zaramillon izan ziren, Aiaramendiko eta eskualdeko beste korrikalarirekin batera. Orkatzak taldeko Aritz Esteban, ordea, La Palma uhartean izan zen egun berean, "Reventon Trial"-eko maratoi distantzian parte hartzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide