Larunbat arratsaldean Kalaka zurezko jolasak egon ziren umeentzat, eta pintxopote herrikoiari ekin zioten gero; txorizo, odolki eta bertako beste produktuekin. Gauean, berriz, Arizgoiti taldearen erromeriaz gozatzeko parada izan zuten bertararatu zirenek.
Igandean, berriz, trikitilarien kalejirak abiatu zuen eguna, mezari bide emateko. 13:15ean, Ubixeta dantza taldeak emanaldia eskaini zuen. Bihar bukatuko dira festak, meza eta artxoaren zozketarekn.