Izaro Blanco da Espainiako Kick Boxingeko Light eta Point Contacteko txapelduna, eta Iker Blanco bigarrena

Erredakzioa 2018ko mai. 17a, 09:00

Asteburuan 4 domina berri eskuratu dituzte Izaro eta Iker Blanco Pikazak.

Marinen, Pontevedran, lehiatu dira Espainiako Kick Boxing kiroleko Light Contact eta Point Contact txapelketak asteburuan eta Izaro eta Iker Blanco Pikaza orozkoarrek euren palmaresak handitu dituzte podiumera igota.

Izaro eta Iker Blanco Pikaza neba-arrebek Pontevedrara jo zuten asteburuan Espainiako Kick Boxing Light Contact eta Point Contact Txapelketetan parte hartzeko.

Izaro 65 kilo gaineko 13-14-15 urteetako kategorian lehiatu zen eta txapelak lortu zituen bi diziplinetan, bost borroka egin ostean.

Ikerrek, ordea, 79 kilo azpiko 16-17-18 urteetako esparruan borrokatu zuen. Bost norgehiagoka izan zituen ere eta Kick Boxing Light Contact zein Point Contacten bigarren postuak eskuratu zituen.

Arrakastaz beteriko ibilbidea
Ugaoko Txapeldunak klubeko bi kirolariek Oscar Nevado 2012ko Munduko Kick Boxing Light Contacteko txapelduna izan zuten entrenatzaile asteburuan.

Izaroren palmaresa nabarmentzekoa da: 8 aldiz izan da Espainiako Light Contact txapelduna, 3 aldiz txapeldunordea eta munduko 5. postuan sailkatu zen behin. Horrez gain, Euskadiko 10 txapelketa irabazi ditu.

Bere neba Ikerrek Espainiako 5 txapelketa erdietsi ditu eta 3 txapeldunordetza Light Contacten. Hori ez ezik, Euskadin 12 aldiz izan da garaile. Gainera, Kick Boxingeko gerriko beltza dauka eta epailea da Muay Thay eta Kick Boxing kiroletan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide