Errefuxiatuen aldeko jardunaldiak egin dituzte asteburu honetan Orozkon. Ostiral arratsaldean egin zituzten lehen ekintzak. Bigarren eskuko azoka solidarioa eta errefuxiatuen egoerari buruzko hitzaldia egon ziren.
Atzo, aldiz, zunba saioa egin zuten Izaskun del Cerrorekin eta Gwa Ya taldearen kontzertuarekin amaitu zuten eguna.
Lortutako dirua Himayari emango diote. “Gobernu kanpoko erakunde horrek lan handia egiten du Greziako kanpalekuetan dauden errefuxiatuak pisuetara eramaten”, azaldu du ekimenaren antolatzaileetako bat den Susana Harillok.
Hurrengo zita, Luiaondon
Harillok aurreratu du hurrengo zita ekainaren 16an izango dela, Luiaondon. “Gauza asko ditugu aurreratuta. Zunba, martxak... eta beste hainbat ekintza egongo dira”. Eskualdeko herri askotan egin dituzte jada errefuxiatuen aldeko egunak. Urduñan izan zen lehena, Amurrion bigarrena eta Laudion hirugarrena. Orozkokoa laugarrena izan da.
Argazkiak: Susana Harillo