aiaraldea.eus

Udalekuetan izena emateko epea zabalduko du Orozkok ekainean

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala   Hezkuntza  Orozko

Udaleku txikiak eta irekiak eskainiko dituzte Orozkon eta ekainean izena emateko epea egongo da.

Udalekuetan izena emateko epea zabalduko du Orozkok ekainean
5 eta 12 urte arteko gazteei zuzenduta egongo dira udaleku irekiak. / Orozkoko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Ohi bezala, udako aisialdiaz gozatzeko hainbat aukera egongo da aurten ere Orozkon. 3 eta 4 urte bitartekoek Gaztetxokoan izango dute horretarako parada udaleku txikietan.

Horiek uztailaren 2tik 13ra (biak barne) izango dira, astelehenetik ostiralera 11:30etik 13:30era. Izen emateak Induman egin beharko dira ekainean, 946 33 99 45 telefonora deituta edo infoinduma@yahoo.es helbidera posta bidalita.

Udaleku irekiak
Horrez gain, data horietan ere udaleku irekiak izango dira, 9:30etik 13:30erako ordutegian. 5 eta 12 urte arteko gazteei zuzenduta egongo dira, hau da, 2006 eta 2013 urte artean jaiotakoentzat (biak barne).

Horietan izena emateko ere Indumara jo beharko da ekainaren 15a baino lehen. Izen emate orria bete eta ordainketa agiria aurkeztu beharko da inskripzioa ontzat emateko. Erroldatuta dauden pertsonek 30€ ordaindu beharko dituzte eta erroldatuta ez daudenek 40€.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa