13:00ak aldera jazo da gertakaria, langile gehienak bazkaltzera joan direnean. Bi behargin mantenu lanetan geratu dira harrobian, eta makina batean izan dute istripua. Lankideek azaldu dute hondeatzailearen pala gainera erori zaiela tresna hori konpontzen ari zirenean.
Ertzaintzaren arabera, zauri larriak dituzte. Berehala eraman dituzte Gurutzetako ospitalera, bat helikopteroz eta bestea anbulantziaz. Istripuaren lekuan ikertzen ari dira orain zer gertatu den.