Mobilizazioa eta lanuztea egin dituzte gaur Orozkon, lan-istripu baten ondorioz hildako bi beharginen lankideeek deituta. Herriko lantoki eta saltoki askok egin dute bat ekimenarekin. Denda askok pertsiana jaitsi dute eta itxita egon dira lanuzteak iraun duen bi orduetan. 12:30ean abiatu da herriko kale nagusiak zeharkatu dituen mobilizazioa. Ehundik gora lagun bildu dira bertan, “lan-istripurik gabeko etorkizun baten alde".
Irudiak: Andres Larrinaga eta Lukas Pasandin