Euskal mendizale gazteenen elkargune izango da Orozko larunbatean

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko eka. 21a, 17:36
Aiaraldeko ehunka haurrek parte hartzen dute eskola kiroleko mendi irteeretan. / Mendiko Lagunak

Euskal Mendizale Federazioak Orozkoko Itxinape mendi taldearekin elkarlanean 28. Euskal Herriko Federazioaren Haurren Mendi Ibilaldia antolatuko du asteburu honetan. Bi ibilbide egongo dira: 9,5 eta 5 kilometrokoak.

Euskal Herri osoko mendizale gazteak elkartuko dira larunbatean, ekainak 23, Orozkon, Euskal Mendizale Federazioak eta Itxinape Mendi Taldeak antolatu duten haurren mendi martxan.

Euskal Mendizale Federazioaren Haurren Mendi Ibilaldiaren 28. edizioa izango da larunbat honetako martxa. Bi ibilbide egongo dira: 9,5 eta 5 kilometrotakoak. Ibilbide luzeak, pista jarraituz, Santa Marina baselizaraino igoko ditu mendigoizale gazteak, gero Orozkora jaisten den bidezidorretik herrira itzultzeko. Ibilbide motza egingo duten haurrak, aldiz, Meaza auzoraino igoko dira.

Zubiaur auzoko plazatik abiatuko dira bi martxak, 9:30ean. Izen ematea egunean bertan egingo da. Mendi ibilaldiaz gain umeentzako tailer eta jolasak egongo dira ere Orozkoko plazan larunbat goiz osoan zehar.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide