aiaraldea.eus

Nora Latatu Landaluzeren lana hautatu dute sanantolinak iragartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala   Kultura  Orozko

Nora Latatu Landaluzeren "Jaietako hegaldia" izan da kartel lehiaketa irabazi duen obra grafikoa.

Nora Latatu Landaluzeren lana hautatu dute sanantolinak iragartzeko
"Jaietako hegaldia" da lanaren izenburua. / Nora Latatu Landaluze | Ikusi handiago | Argazki originala

2018ko sanantolinek dagoeneko kartel iragarlea dute eta jaiak ia prest daude hegaldiari ekiteko hurrengo abuztuaren 31an. Izan ere, 'Jaietako hegaldia' du izena obra irabazlea, Nora Latatu Landaluzerena. Lehiaketako 1.sailkatua denez 200€ jasoko ditu.

Azpimarratzekoa da "Berakatzen erromeria" kartelak 2. saria jasoko duela, hau da, bere egileak, Enara Bravo Ruizek, 100€ jasoko ditu. 

Erabakia hartzeko epaimahai teknikoaren iritzia, %70ean, eta herritarren botoak, %30ean, hartu dira kontuan. Aurten 60 boto jaso dira nagusien kategorian eta 62 haurren atalean. Guztira 13 lan aurkeztu dituzte haurren kategorian eta 9 nagusien atalean. Egile guztiak orozkoarrak dira.

Umeei zuzendutako lehiaketan Izaro Agirre Sasiainen 'Orozkoko jatorriak' izan da 1. saria lortu duena. Pintura materiala jasoko du. Saririk jasoko ez duten arren, Antolinzaleak Jai Batzordeak nabarmendu nahi izan du 2. postuan sailkatu diren Maider Landaluze Dominguezen “Denak Batera” obra eta Iraia Olivan Barrondoren “Orozkoko jairik dibertigarrienak”. Puntuaketan berdinketa lortu dute.

Saridunak jaietako egitaraua jasoko duen aldizkariaren portadan eta kontraportadan argitaratuko dira. Hala ere, 2. sailkatuak ere espazioa izango du argitalpen horretan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa