Urtetik urtera, geroz eta arrakastatsuagoak bihurtzen ari dira Zaloako Jaiak

Zaloako Jai Batzordea 2018ko uzt. 2a, 18:30

Ekintza parte-hartzailez beteriko jaiak ospatu dituzte Zaloan asteburuan. Zapatuan paella txapelketak eman zion hasiera festari. Bazkalostean, aldiz, umeentzako eskulan tailerrak eta "kalaka" jolasak egon ziren. Horrez gain, umeentzako puzgarriak egon dira asteburu osoan zehar. 

Garagardo dastaketan ere gero eta jende gehiagok hartzen du parte, eta The Pushermen eta Hilean Bariku Bat taldeen kontzertuekin jo zuen goia jai-giroak. Hala eta guztiz ere, karaoke txapelketarekin goizaldera arte iraun zuen festak. 

Igandeko mezak, bertsolariek, pintxoek eta porra txapelketak eman zioten amaiera jaiei.

Argazkiak: Zaloako Jai Batzordea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide