aiaraldea.eus

Ekintza bandalikoek suntsitu dute futbol harmaila azpiko biltegia

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala   Jendartea  Orozko

Ez dira kasu bakarra izan: Hegoaldeko parkean ere antzeko txikizioak jazo ziren urte hasieran.

Ekintza bandalikoek suntsitu dute futbol harmaila azpiko biltegia
Ezezagunek materiala apurtu eta kirol hornikuntza suntsitu dute. / Orozkoko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Orozkoko Udalak salatu nahi du herriko futbol zelaiko harmaila azpiko biltegian hainbat ekintza bandaliko gertatu direla ekainean.

Bertan Atxulaur KE-k materiala gordetzen zuen eta hormetan egin diren margoketez gain, haien materiala apurtu eta kirol hornikuntza suntsitu dute. Udalak eta Orozkoko herriak gertaera horiek gaitzesten ditu, oinarrizko gizalegeen aurkakoak direlako eta ez dituztelako gutxieneko bizikidetza arauak errespetatzen.

Hegoaldeko parkea
Azpimarratzekoa da ekintza onartezin hauek ez direla bakarrak izan, izan ere, Hegoaldeko parkean ere antzeko txikizioak jazo ziren urte hasieran eta udalak 3.100 euro baino gehiago inbertitu behar izan zituen haurrentzako jolas parke horien konpontzeko:

Udalak neurriak hartu ditu ekintza hauen aurrean eta dagoeneko salaketa jarri du errudunek egindakoaren aurrean erantzun dezaten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa