Igandean izango dira Orozkon Santa Marina jaiak eta 12:30etatik aurrera hasiko dira ekintzak. Berez, 12:30ean meza egingo dute eta gero Tomas Sautua zendutako herritarra omenduko dute.
Horren ostean, 13:30ak aldera, kometa erakustaldia gauzatuko dute eta jarraian bazkariaren txanda helduko da. Paella eta pastela egongo da menuan.
16:30ean abiatuko dituzte mus eta briska txapelketak. Bukatzeko, triki kantu poteoari ekingo diote.
Tomas Sautua gogoan
Ospakizunak profitatuko dituzte Tomas Sautua orozkoarraren lana aitortzeko. Izan ere, aurten zendu da eta oso aktiboa zen herriko jardueran; bai mikologia elkartean -sukaldari moduan dastatzeak prestatzen zituen, esaterako- zein zezenzaleenean, edo Santa Marinako jaien antolakuntzan laguntzen.
Ez da Sautuak jaso duen lehen omenaldia. Berez, Orozkoko Udalak oharra plazaratu zuen doluminak adierazteko eta EA alderdiak ere ekitaldia egin zuen bera oroitzeko.
Orozkon gaude, Tomas Sautua EAkideari omenaldian.Merezitakoa dudarik gabe. Adiorik ez.@ealkartasuna pic.twitter.com/kWhTcpBbOK
— Iratxe L. Aberasturi (@iaberasturi1) 2018(e)ko martxoaren 21(a)