Holandako Emmen hirian jokatu den Txirrindularitza Egokituko Munduko Kopan lehiatu zen Ione Basterra orozkoarra iragan asteburuan.
Lehia bizia egon zen Holandako lasterketan, munduko txirrindulari onenak elkartu baitziren bertan. “Aurreko edizioekin alderatuta aurrerapen nabariak egin ditudan arren, ibilbide luzea geratzen da oraindik” azaldu du gazteak Munduko Kopatik bueltan. Ilusioa ez zaio falta Basterrari, “geroz eta gehiago entrenatzen jarraituko dut.”
Hurrengo erronka asteburu honetan bertan dauka. Larunbatean Chesten (Valentzia) arituko da Espainiako Koparen lasterketa batean.