Ostiralean hasiko dira Orozkoko Sanantolinak. Aurten ere, inguruko herritarrak bertaratzeko garraio zerbitzua eskainiko du Udalak. Zehazki, Laudio eta Orozko arteko bidaia egin ahalko da autobusean. Bidai txartelak, egunaren arabera toki batean edo bestean jarriko dituzte eskura.
Ostiraleko bidaiak
Ostiralean Orozko-Laudio bidaia egiteko 3:30ean eta 5:30ean egongo da autobusa. Txartel horiek txosnagunean salduko dituzte. Larunbatean, aldiz, autobusean bertan eskuratu beharko dira tiketak.
Larunbatean, autobus gehiago
Larunbatean espero du jende gehien Udalak. Hori dela eta, autobus zerbitzua biderkatu egingo dute. Laudiotik Orozkora joateko 22:30ean eta 23:30ean gauzatuko dituzte joan-etorriak. Itzultzeko, berriz, "etengabe" egongo da autobusa, 2:30etik 6:30era. "Txartelak zubian salduko dira", zehaztu dute.