Orozkoko udalbatza izan zen atzo eta EH Bilduk proposatutako testua babestu zuten gainerako talde politikoek,: Adiek zein EAJk.
EH Bilduk eztabaidarako eraman zuen udal osoko bilkurara Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Batzar Nagusiek onartutako mozioa. Idazkiak aldarrikatzen du espetxe politika aldatzeko beharra, bereziki urrunketa eta sakabanaketa bukatu daitezen.
EH Bilduko ordezkariek gogoratu zuten Alaitz Aramendi preso orokozarra Roanne kartzelan dagoela, Frantziar estatuan, etxetik 850 kilometrora, hain zuzen. Horrek nabarmen zailtzen ditu senideen eta lagunen bisitak.
Aldeko boza eman baino lehen, Josu San Pedro alkateak adierazi zuen ados dagoela Adie testuaren edukiarekin, eta edonork izan beharko lukeela bere familia eta adiskideen babesa izateko eskubidea.