Ikastaro eskaintza oparoa atondu du Orozkoko Udalak ikasturte berrirako. Hamar tailer eskainiko ditu tokiko erakundeak, hainbat alorretakoak. Trikitia, panderoa edo txalaparta ikasteko aukera egongo da, eta baita marrazkigintza, dantza edo ehoziri-lanetan trebatzeko parada ere. Jarduera fisikoari dagokionez, eskalada, gimnasia eta erlaxazio tailerrak egongo dira.
Horrez gain, senda-landareei eta antzinako sendagaiei buruzko hiru hilabeteko ikastaroa egingo dute, urritik abendura arte luzatuko dena.
Hemen ikusi daiteke ikastaroen gaineko informazio guztia:
