Ibarrako aniztasun funtzionala duten pertsonentzako zentroan zerbitzuak murriztu dituztela salatu dute

Aitor Aspuru Saez 2018ko ira. 25a, 08:51

Pankartak jarri dituzte Orozkoko zenbait lekutan. / Aiaraldea.eus

Zentroko langileek pankartak jarri dituzte herrian salatzeko esleipen berria lortu duen enpresak -Fundación Grupo Nortek- langile gutxiago baliatzen dituela betebehar berdinak asetzeko.

Jesús María mesedetakoen zentroko langileek salatu dute giza bitarteko gutxiago dagoela orain erabiltzaileentzat, hau da, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat. Hori gertatu da esleipen berria eskuratu zuen enpresa berriaren politikaren ondorioz.

Alde batetik, zenbait beharginei kontratua agortu zaie eta ez diete berritu. Horrek ekarri du txanda guztietan langileak galtzea. Zehazki, goizeko txandan 8 beharginetik 6ra igaro dira, arratsaldean 7tik 5era, eta gauez 3tik 2ra. Hau da, %27,7an murriztu dute langile kopurua.

Bestetik, sindikatuek nabarmendu dute lan baldintzak okertu nahi dituela Fundación Grupo Nortek; kontratu finkoak dituztenei egutegia aldatu nahi diete jai egunetan zentrora joan daitezen. Horrez gain, behin-behineko kontratatuak Aldi Baterako Laneko Enpresen bitartez hartzen dituzte.

Langileen ordezkarien ustez, beharginen kalterako ez ezik, erabiltzaileen interesen aurkakoak dira Fundación Grupo Nortek hartu dituen neurriak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide