Istripua gertatu da gaur gauean Orozkon. 21:30ak aldera jazo da ezbeharra AP-68 errepideko 19,6 kilometroan, Zaragozako norantzan. Bi kamioik eta auto batek elkarren artean talka egin dute. Sei pertsona zauritu dira. Horietako hiru Gurutzetako hospitalera eraman dituzte eta beste bi Basurtokora.
Errepidearen hiru errailetatik bi moztuta geratu dira, harik eta 23:40ak aldera bi garabiren laguntzarekin autoa eta bi kamioiak mugitu dituzten arte.