Ogi osasuntsua ardatz, ETB1eko Txoriene saioan aterako da Iza okindegia

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko urr. 15a, 09:00

Urriaren 2an egin zuten grabaketa Miramonen. / Iza okindegia

Urriaren 19an eskainiko dute saioa. Ogi osasuntsuaren inguruko xehetasunak azalduko ditu Aida Fuentes Izak, errezetarekin batera.

Donostiako Miramongo estudioetan grabatu dute Laudio eta Orozkoko ogia nola egiten duten. Hala adierazi du Aida Fuentes Iza okinak: "Izugarrizko esperientzia izan zen. Zigor (aurkezlea) oso-oso jatorra da, asko erraztu zuen dena; eta grabazio taldeak ere bai". 

Fuentes behin baino gehiagotan atera da Euskal Telebistan. Aiaraldea hedabideari azaldu dionez,  ia ordubete jardun ziren hizketan ogi osasuntsuari buruz: "Bi ordu inguru egon ginen grabatzen. Gure okindegiko historiari buruz hitz egin genuen, lan filosofiaren inguruan".

Besteak beste, hartzidura prozesua azalduko du telebistan, ama orea nola egiten duten, irin garbien aldeko hautua... "Guk egindako hainbat ogi ikusi, aztertu eta dastatu genituen".

Ostiral honetan 15:00etan emitituko dute elkarrizketa ETB1ean, Zigor Iturrieta aurkezlearen gidaritzapean. Ikus-entzunezko proiektuak pertsona edo talde bat gonbidatzen du saio bakoitzera, euren egitasmoaren berri izateko, zein errezeta bat erakusteko. 

Aurrez esan bezala, ez da Iza okindegia telebistan agertuko den lehen aldia. Duela urtebete Historia a bocados saioan izan ziren aiaraldearrak:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide