Bilera irekia deitu du Orozkoko Udalak herriko memoria historikoa berreskuratzen hasteari begira. “Lekukotzak, errepresaliatuen izenak edo beste edozein informazio eman dezaketen pertsonei eta gaian interesa duten guztiei” luzatu diete bertan parte hartzeko gonbita. Asteazkenean -urriak 24- izango da zita, 19:00etan Kultur Etxean.
“Guda Zibileko eta osteko diktadurako biktimei aitortza antolatzen hastea” izango da bileraren helburua.