Gaztaina Egunaren egingo dute urriaren 28an Orozkon. Ohiko ibilbidea gauzatuko dute herriko mendietan dauden kirikiñausiak bisitatzeko: Usabeletik abiatuko dira, Lastrabe eta Irukusigietatik igarotzeko gero. Autobusa jarriko dute, 9:50ean Hegoaldetik abiatuko dena. 13:30ean Oztibar eta Ubixetaren dantza emanaldia egongo da Zubiaur plazan, eta herri bazkaria eta erromeria egingo dituzte gero.
"Ohiko ibilbidea jarraituko dugu", adierazi du Joseangel Aramendik. Supelaur elkarteko kideak nabarmendu du apur bat laburragoa izango dela ibilaldia, Zubiaur plazan egingo den dantza emanaldira garaiz iristeko.