Orozkoko igerileku estaliko kondentsagailua aldatu egin dute. Kondentsagailu zaharra bere zikloaren amaieran zegoen eta makina modernoago batengatik ordezkatua izan da.
Kondentsagailu berriak eraginkortasun energetiko handiagoa dauka. Zaharrarekin alderatuta, kontsumoaren %30 aurrezteko gai izango da. Igerileku girotuen bero galera ekiditeko manta-termiko bat ere instalatu da, gastu energetikoa are gehiago murriztuz.
Obra guztiaren inbertsioa 82.383 eurokoa izan da. Bizkaiko Foru Aldundiaren iraunkortasuna eta ingurune naturala zaintzeko sailak kostuaren zati bat hartu du bere gain, 42.000 euro orotara.