GAES Espeleologia taldea, Euskal Espeleologoen Elkartea eta Orozkoko Udala elkarlanean aritu ziren Austegiarmin inguruko kobak eta leizeak garbitzeko iragan irailaren 22an.
25 lagun inguru aritu ziren egunean zehar ingurua garbitzen. Orotara 400 kilo zabor baino gehiago bildu zuten. Bildutakoaren sailkapena ere bertan egin zuten, modu egokian birziklatu ahal izateko.