Ondarearen Europar Jardunaldiak ardatz, Juanjo Hidalgo historialariak antzinako arropa garbitzeko metodoen inguruko hitzaldia eskaini zuen iragan urriaren 6an. Hitzaldia Zaloa auzoko “ikuztarri"ari buruzko izan zen, Orozkoko Museoan. Arropa garbitzeko harri hori XVIII. mendekoa da eta laster zaharberrituko dute. Zaharberritze prozesua hasi bitartean Zaloa auzotik Orozkoko Museoaren atzealdera mugitu dute.
Balio handiko pieza da Zaloako “ikuztarri” edo “lixibarria”, duen tamaina handiagatik batez ere. 5 metroko luzera du eta ez da ohikoa horren handiak diren arropa garbitzeko lauzak topatzea.
Hidalgok bere hitzaldian argitu bezala, Orozkon “bogada” hitzarekin ezagutzen zen arropak garbitzeko prozesua. Ikuztarriaren gainean arropak biltzeko ontziak jarri eta ur beroa eta errautsak baliatzen ziren garbiketa egiteko.
"Ikuztarria" museoaren atzeko aldean nola jarri zuten erakusten duen bideoa publikatu zuen Juanjo Hidalgok sare sozialetan: