“Jolas-txokoak” ateak irekiko ditu berriz azaroan

Erredakzioa 2018ko urr. 29a, 07:00

Mota askotako ekintzak egin ahalko dituzte haurrek jolas-txokoan. / Aiaraldea.eus

Haurrentzako espazioak azaroan irekiko ditu ateak, herriko gazteenek jolasteko gunea izan dezaten.

Umeentzako jolas-espazioak ateak zabalduko ditu berriro azaroan. Bertan 5 urtetik beherako haurrak jolastu ahalko dira euren gurasoekin batera, aurretiazko izen-ematerik gabe. Psikomotrizitate, sorkuntza edota logika jolasak aurkituko dituzte gazteenek “jolas-txokoan”.

Gaztetxokoaren ondoan (Zubierta kalea, 16) dagoen espazioak astelehenetik ostegunera zabalduko ditu ateak, 17:00etatik 20:00etara, astearteetan salbu, egun horretan 19:00etan itxiko baita. Eskola egutegia jarraituko du espazioak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide