Datorren igandean, azaroaren 4ean, egongo da "Oreinak" filma eskualdean ikusteko aukera, lehenbizikoz. Donostiko zinemaldian aurkeztu zuten lana, eta herrietako aretoetara egin du jauzi ikus-entzunezkoak. Ramon Agirrerekin batera, beste zenbait aktore euskaldun agertzen dira pelikulan, Iraia Elias kasu.
Filmaren lantaldea 60 lagun inguruk osatu dute. Horien artean daude Javier Agirre argazki zuzendaria (Handia, Amama eta Loreak filmeetako arduraduna), Alazne Ameztoy soinu teknikaria eta Marian Fernandez produkzio arduraduna.
Pelikulak Khalil du protagonista, gazte deserrotua. Paduren ertzetan maitasuna, kidetasuna eta mendekua uztartu ditu Amandozek lanean.
Sarreren zozketa, Aiaraldea hedabidean
Aiaraldea hedabideak sarrera bikoitz bat zozketatuko du erabiltzaileen artean. Azaroaren 2 arte egongo da apuntatzeko aukera. Sarreren prezioa 4.5 eurokoa izango da helduentzat, eta 3.5 eurokoa umeentzat.