2019ko egutegia osatzeko argazki zaharren bila dabil Orozkoko Udala. Datorren urteko alean herriko ogibide zaharrak izango dira protagonista.
Herritarren laguntza eskatu dute argazkiak biltzeko. Interesa izanez gero, orozkoarren argazki zaharrak dituen pertsona orok izango du horretarako aukera azaroaren 15a bitarte. Argazkiak paperezko formatu fisikoan entregatu beharko dira Orozkoko Udaletxean edo Induma Informazio Bulegoan.