aiaraldea.eus

Gorbeiako emakume eta elurzuloen arteko harremana gertutik ezagutzeko parada egon zen atzo

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Burgoa Martinez   Kultura  Orozko
Gorbeiako emakume eta elurzuloen arteko harremana gertutik ezagutzeko parada egon zen atzo

Dozenaka lagunek hartu zuten parte atzo Orozkoko Museoak antolatutako txangoan. Felix Mugurutza ikerlariak gidatu zuen ibilaldia.

Aitor Burgoak martxan parte hartu zuen eta ondorengo kronika plazaratu du:

Eguraldiak lagunduta heldu ginen atzo goizean Zubiaur plazan kokatuta dagoen museora eta handik kotxetan irten ginen Usabel deitzen den auzora. Zubia pasata hartu genuen aparkalekura joateko bidea, Belaustegirantz. Hotza egiten zuen, eguzkiak oraindik ez baitzuen berotzen. Elkar animatuz ekin genion txangoari aldapan gora . Taldea banatzeko pare bat bider gelditu ostean heldu ginen denak Austigarminen dagoen artzain txabolara .

Felix Mugurutzak azaldu zuen lurrean dagoen harria Jose Miguel Barandiaranek topatutako hilerria zela eta gero hasi ginen igotzen azkenengo aldapatxoa Ipergorta mendira. Gorbeia aurrean genuela hasi ginen ezkerretara dagoen bide txiki batetik, elur pizka bat aurkitu genuen baina hori ez zen izan oztopoz kargalekura heltzeko. Hortik elurtegi berrira bost bat minututan heldu ginen. Felix hasi zen azaltzen elurtegiek garai batean zuten garrantzia. Gero bide bera hartu eta hasi ginen jeisten aparkalekura. Felixek bere garrafa baliatu zuen freskagarria prestatzeko.

Oso interegarria eta polita izan zen irteera. Oso komentatua izan zen jendearen artean eta bereala bueltatu ginen berriro bakoitza bere etxera, oso pozik. 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa