Proiektu berria du Matxintxu emakumeen elkarteak esku artean: batukada taldea sortzea. Atzo egin zuten egitasmoa azaltzeko bilera irekia. “Ondo joan zen, hartu beharreko konpromisoak azaldu genituen”, azaldu dute elkarteko kideek.
Emakumeen ikusgarritasunean laguntzea da ekimenaren xedea, “kaleak gureak ere direnaren lema hartuta”. Gauzak hala, “emakumeen ahalduntzea” bultzatu nahi dute musikaren bidez.
Orozkon eta inguruko herrietan egiten diren ekintzetan musikaren bidez parte hartzea izango litzateke batukadaren helburua. Dena ondo bidean, abenduan hasiko lirateke saioekin. “Bi pertsona falta zaizkigu taldea osatzeko”.