Gaur inauguratu dute Orozkoko anbulatorio berria. Sastegi kaleko 10. zenbakian kokaturik, 484 metro karratuko eraikina da eta familia medikuntzako bi kontsulta eta erizaintzako hiru kontsulta ditu. Horrez gain, erabilera anitzeko gela prestatu dute sendaketak, proba funtzionalak, odola ateratzeko edota analisiak egiteko.
Momentuz ez dute zerbitzu berririk emango, baina gelak aurreikusi dituzte etorkizunean eskaintza handitzeko. Josu San Pedro alkateak ziurtatu du orain hutsik daudela areto batzuk, baina beharrek gora egingo balute, beteko dituztela espezialitate berriekin.
828.000 euro inbertitu dituzte eta Osakidetzak 197.000 euroko ekarpena egin du. Hori dela medio, Juan Luis Diego zuzendari berriak parte hartu du ekitaldian.