Omenaldia egingo diote larunbatean -abenduak 15- Tomas Sautuari Orozkon. Egun osoko egitaraua prestatu dute herriko hainbat elkarte eta norbanakoren artean. Kalejira eta umeentzako zekorketa egongo dira lehenbizi. 13:30ean egingo dute omenaldia Zubiaur plazan, eta beste hainbat ekintza gauzatuko dira gero: herriz bazkaria, musika emanaldia, gaztaina dastatzea... Santa Luziako ohiko azoka egongo da herrian, gainera.

Aurten zendu da Sautua. Oso pertsona aktiboa zen mikologia zein zezezale elkarteetan, eta Santa Marinako jaien antolakuntzan ere zegoen murgilduta.
Horrez gain, Orozkoko Udalak berriz editatu du orozkoarrak 2010an plazaratu zuen errezeta liburua, formatu eta argazki berriekin. Udaletxean eskuratu daiteke argitalpena.