Orozkoko Txirrindulari Elkarteak atzo aurkeztu zuen aurtengo San Silvestre probako kartela. Urteroko zitak partaide andana biltzen du. Norgehiagokari dagokionez, 16:00etan abiatuko dira Zubiaur plazatik.
Ibilbidean barrena, 2.9 kilometro korrika egin beharko dituzte, eta 9 kilometro txirrindularen gainean. "Askok galdetu duzue ea aurten San Silbestrerik egongo den, hemen duzue kartela", adierazi dute antolatzaileek sare sozialetan. Julen Martinezek osatu du euskarria.
Izen ematea egunean bertan egin beharko da. Haur eta gazteek euro bat ordaindu beharko dute inskribatzeko, eta 18 urtetik gorakoek 5€. Orozkoko Txirrindulari Elkarteak jendea animatzeko deia luzatu du. "Haurrak heldu batekin lagunduta joan beharko dira, euren segurtasuna bermatzeko".