Orozkoko Udalak Zubiaur eraikinean gizarte etxe berria egiteko asmoa dauka. Erabilera anitzeko espazioa izango da, haur eta gazteentzako kultur ekintzak, topaketa gelak, musika taldeentzako entsegu lokalak, ludoteka eta gaztetxokoa izango ditu, aldagelak, liburutegia, ordenagailu eta ikasketa gelez gain. Kanpoaldea ere atonduko dute, ziburuak, irakurtzeko mahaiak eta karpa bat jarrita.
Hori guztia aurrera eramateko lizitazioaren esleipena egina dago, lehiaketa horretan udalak aurreikusitako aurrekontua 490.605 eurokoa da eta proiektuaren esleipena 475.000 eurogatik egin da.
Horrez gain, proiektua aurrera eraman ahal izateko, eraikin horretan orain arte zeuden udal langileak lekualdatu behar izan ditu erakundeak, horrek 250.000 euroko gastua izango du datorren hamarkadarako.