OrozkoRock elkartea eta jaialdia aurkeztu dituzte

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko abe. 29a, 15:11
Atzo aurkeztu zuten Orozkorock ekimena. / Aiaraldea

Orozko Rock jaialdia egingo dute maiatzaren 18an. 7 taldek hartuko dute parte. 

OrozkoRock elkartea eratu dute herriko musika zaleek: "Estilo honekiko zaletasunaz gainera, genero honek, gure zonaldean behintzat, bultzada baten beharra duela ikusten bait genuen". Musikaren ezagutza gutxitzen ari dela iritzi dute, "rockak eta bere aldaera ezberdinek historian zehar bete duten funtzio erabat adierazgarria urritzen ari dela somatzen dugu".

Donibane Aretoan egin zuten aurkezpen hirukoitza, atzo: elkartearena, kartelarena eta webgunearena. Hain zuzen, Orozkorock.eus  webgunean argitaratuko dituzte hemendik aurrerako xehetasun guztiak. Urtarrilaren 17tik aurrera jakinaraziko dituzte bertaratuko diren taldeak. Sarrerek 15€ balioko dute aurrez -internet bidez- erosiz gero. Egunean bertan 18 euroren truke salduko dira lehiatilan. Dena den, orozkoarrentzat 100 bono jarri dituzte Itxina tabernan eskura, 10 eurotan.

Rockaren garrantzia eza, kezka

Elkarteko kideen aburuz, musika elektronikoa, regetoia eta trapa ari dira nagusitzen Eeskal Herriko taberna, dantzatoki eta jaialdietan. "Ez ditugu genero hauek gutxietsi edo baztertu nahi, hori ez da gure asmoa, musika baita gustuko duguna, eta dena bezala, musika gustu kontua da (regetoi komertzial eta guztiz matxista bai, hori baztertzen dugu)", adierazi dute oharrean.

Jendarteak genero komertzialekiko afinitatea erakusten duela eta, rock musikari "merezi dituen garrantzia eta begirunea" eman nahi diete. Izan ere, euren ustez, harrera murrizketa pairatzen ari da rocka. Gogoeta horretatik abiatuta, 2019ko maiatzaren 18an Orozkorock jaialdia antolatzea erabaki dute, "urtean zehar genero honekin zerikusia duten ekintza eta jardunaldiak eskainiz".

Antolatzaileen hitzetan, egun ez dago rock eskaintza zabalik. Haatik, Euskal Herriko zein beste lurralde batzuetako taldeen emanaldiak prestatuko dituzte, "zale kopuru handia dagoelako". Jaialdiaren xedea rock eta musika zaleak asetzea izango da: "Euskal Herriko puntako taldeen emanaldiak eskainiko ditugu, entzuleek eta musikariek gozatzeko bai musikarekin eta baita euskararekin ere; horiek baitira gure konpromiso nagusienak".

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide