Ander Ganzabalek irabazi du San Silbestre lasterketa jendetsua

Aitor Aspuru Saez 2018ko abe. 31a, 18:10

480 lagun baino gehiago batu dira San Silbestre lasterketan Orozkon. Askok mozorroa jantzi dute eta giroa aparta izan da, hainbat herritar ere elkartu baitira kirolariak animatzeko. 

Ibilbidearen zati bat korrika egin ostean, bizikletaz bete dituzte gainerako kilometroak. Urtero bezala, parte-hartzaile ospetsuak ez dira falta izan; Patxi Salinas edota Iraia Iturregi Athletic Clubeko kapitain ohia. Azkenean, Oinkariak taldeko Ander Ganzabal izan da garailea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide