"Iritsi da momentua Hilean Bariku Bat uzteko"

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko urt. 10a, 07:17

Ezagutu infernua web-seriearen azken atalean iragarri dute Hilean Bariku Bat taldeak amaitutzat emango duela bere ibilbidea. Proiektutik ikasitakoa ere kontatu dute.

Otsailaren 15ean emango diote amaiera Hilean Bariku Bat taldeko kideek musika jardun kolektiboari. Ezagutu infernua web-seriearen bidez jakinarazi dute berria. Jentilzulo Kulturguneko proiektua live session formatutik sortu zen, hileko azken ostiralean elkartzen zirela eta. Geroztik, makina bat auzo eta herri zeharkatu dituzte erromeriarekin girotzen.

Irati eta Garazi Santacruz trikitilarien esanetan, familia eratu dute taldekideen artean, kontzertuetan denbora asko pasa dutelako elkarrekin. Zutoia Latatu eta Irati Ussiaren hitzetan, "momentua iritsi da taldea uzteko, hau da guk erabaki dugun bidea baina jende guztia animatzen dugu honelako proiektuak sortu eta musikarekin gozatzera". Ibai Isusi bateria joleak eskerrak eman dizkie Hilean Bariku Bateko lehen proiektuan bildutako jendeari, baita kontzertuetan lagun izan dituztenei ere.

Azken kontzertuak
"Otsailaren 15ean guztiak gonbidatuta zaudete emango dugun azken kontzertura, Jentilzulo Kulturgunean", iragarri dute. Lehenago, baina, Laudioko gaztetxean joko dute, otsailaren 2an, hain zuzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide