Otsaileko zinema eskaintza aurkeztu du Orozkoko Udalak. Ohi bezala, igandero egongo da pelikulak ikusteko aukera. Otsailaren 3an Superlopez proiektatuko dute 16:30ean, eta 19:00etan "Dantza". Aiaraldea Hedabideak sarrera bikoitza zozketatuko du Telmo Esnalek gidatutako filma ikusteko.
Bigarren asteburuan Asterix: el secreto de la poción mágica lana jarriko dute ikusgai euskaraz, 6 urtetik gorakoei bideratuta. 16:30ean izango da hori, eta 19:00etan Atardecer lanari egingo diote tartea.
Otsailaren 17an Spider-man: un nuevo universo eta Gente que viene y bah izango dira hautatuako lanak, eta 24an -azken igandean- Dragon ball super: Broly eta Bajo el mismo techo. Hizkuntzari dagokionez, Asterixen eta Dragoi Bolaren pelikulak euskaraz izango dira.
Filmeen trailerrak, proiekzioen hurrenkeran: