Istripua jazo da gaur goizean Orozkoko A-625 PK 372 errepidean. Auto bat bidetik atera da eta barruan zioan gidaria harrapatuta geratu da ibilgailuaren barruan. Bi anbulantzia , Ertzaintza eta Arabako zein Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu dira eta pertsona autotik ateratzea lortu dute. Larrialdi zerbitzuetako kideen esanetan, gidariak ez du zauri larririk, kolpe batzuk baino ez ditu jaso.