"Abereen aurkako txakurren erasoak salatu nahi digutu", azaldu du Orozkoko Udalak prentsa oharrean. Izan ere, aurreko asteburuan Olaguenaga inguruan 6 ardi hil zituzten animaliek, eta beste 8 zauritu zituzten. Zentzu horretan, kaltetutako artzainari babesa helarazi dio udalak. "Ez dira gutxi mota honetako gertakariak", erantsi dute.
Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiari oihanzaingoaren zorroztasuna eskatu diote, "mendietan egoten den txakurren kontrol eza" gelditzeko.
Txakurren araudia
Mendi eremuetan ez ezik, herrigunean ere zenbait neurri abian daudela gogoratu dute: "Besteak beste, kale eta espazio publikoetan txakurrak uneoro lotuta joan behar dira, haien ezaugarriekin bat datorren eta gehienez 2 metroko luzera duena kate edo uhal sendoarekin. Puntu hori ez betetzeak 300,52 eta 1.502,53 euro arteko isuna ekar dezake".
Horrez gain, animalien gorotzak kale edo espazio publikoetan ez pilatzeko jabearen ardura azpimarratu dute.