Frankismo garaiko errepresaliatuak omenduko dituzte otsailean

Txabi Alvarado Bañares 2019ko ots. 5a, 08:00

Guda Zibilean zein Frankismoan errepresaliatutako bizilagunak omenduko dituzte. / Orozkoko Udala

Frankismoak errepresalitutako bizilagunen omenezko eskultura inauguratuko dute otsailaren 16an, besteak beste.

Memoria historikoaren aldeko ekitaldia egingo dute Orozkon datorren otsailaren 16an. Herriarekin harremana izan dute eta frankismoan errepresaliatuak izan ziren pertsona guztiak omentzea izango da egitasmoaren xedea. Jose Lopez Tatok eginiko eskultura bat inauguratu dute horretarako, 13:00etan Lehendakaria Agirre plazan.

Ordu bat lehenago, baina, ekimenaren aurkezpena egingo dute Donibane aretoan. Josu Chueca historialariak hartuko du hitza bertan, eta bideo bat ere proiektatuko dute, hainbat familiaren testigantzak biltzen dituena.

Aurreko egunean -otsailak 15-, aldiz, Iñaki Egaña ikerlariak hartuko du hitza, Orozkotik harago solasaldian. Orozkoko Museoak, bere aldetik, gaiari buruzko erakusketa atondu du, hilabete osoan zehar ikusgai egongo dena.

Ehundik gora errepresaliatu
Duela zenbait hilabete ekin zion bizilagun talde batek memoria historikoa berreskuratzeko lehen pausoak emateari, udalarekin elkarlanean. Egin dituzte ikerketen arabera, ehundik gora errepresaliatu egon ziren Orozkon Frankismoaren ondorioz: 21 hildako, 79 zigortu,  bestelako errepresaliak jaso zituzten 8 kide eta San Martin auzoan derrigorrezko lanak egin behar izan zituzten 41 lagun. Hala ere, ekimenaren bultzatzaileek nabarmendu dute izenak falta direla, informazioa lortzea oso zaila suertatzen ari zaielako. Horregatik, gainontzeko herritarrei laguntza eskatu diete, oraingoa “lehen pausoa” baino ez dela iritzita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide