Itxinape Mendi Taldeak eskalada ikastaroa prestatu du. Egunak, baina, zehazteke dituzte oraindik. Bi modalitate jorratuko dituzte: rokodromoa eta haitz eskalada. "Rokodromoan eskalada teknikak landuko ditugu 4 orduko ikastaroan", adierazi dute. Bazkideek 35€ ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek 40€.
Bigarren ikastaroa, berriz, haitzetan egingo dute. Bi egun osoko trebakuntza izango da. Data aipatu ez badute ere, tokia aurreratu dute: Atxarte. "Federatua egotea beharrezkoa da", ohartarazi dute antolatzaileek. Izen-ematea zabaldu dute jada, plaza mugatuak egongo baitira. Bazkideek 45€ ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek 50€.