Gertrude Noise Meeting musika esperimental topaketaren bigarren edizioa egingo dute larunbatean -otsailak 23- Orozkoko Artiñano etxean. Sarrerak 5 euro balioko du, 10 euro indabekin. Eguerdiko hamabietan hasiko dira emanaldiak. Judy izango da lehena. Garazi Gorostiaga eta Fernando Carvalho arituko dira gero. 13:30ean Rasines B2B Captiondisen txanda izango da eta 14:15ean Miguel A. Garcia, Ibón RG eta Fernando Ulzionen doinuek girotuko dute Orozkoko baserria. Toki kopuru mugatua egongo da.
Iaz egin zuten ekimenaren lehen edizioa:
Hemen topatu daiteke egitasmoaren gaineko informazio gehiago.