Orozkoko Udalak zabaldu du prentsa oharra jakinarazteko azken 10 urteotan mailegu kopurua bikoiztu duela liburutegian. Berez, 2012an 1.000 mailegu inguru egiten zituen.
2018an, ordea, 2.070 aldiz utzi dituzte liburuak. Eduki arrakastatsuenak dira umeei bideratutakoak. Fiona Watt egilearen "Este es mi osito" izenburua izan da 2018an gehien aukeratu dena, 43 aldiz. Helduen artean, aldiz, Dolores Redondoren "El guardian invisible" izan da gehien eskatu duten lana, 23 lagunek hartu baitzuten maileguan.
Bide batez, tokiko erakundeak azpimarratu du 2018an 71 orozkoarrek eman zutela izena zerbitzua baliatzeko, urteko batezbestekoa 45 kide berri direnean.