OrozkoRock jaialdian joko duten 8 taldeak zeintzuk izango diren jakinarazi dute. Atom Rhumba, The Wizards, Eskean Kristo, Fetitxe, Moonshine Wagon, Pelax, Moonshakers eta Liher igoko dira musika jaialdiaren oholtzara. Maiatzaren 18an izango dira kontzertuak Orozkon. Sarrerak salgai daude dagoeneko. Orozkorock.eus atarian eskuratu daitezke 15 euroren truke. Egunean bertan ere erosi ahalko dira, 18 euroko prezioan.
Rock doinuak izango dira nagusi jaialdian:
Herritar talde batek antolatu du egitasmoa. Lehen edizioa izango da aurtengoa.