Orozkon grabatu dute ETB1 telebista-kateko Sukaldaria saio berriaren lehen atala. Joseba Arguiñanok -Karlos Arguiñanoren semeak- gidatuko du programa eta Euskal Herriko herrietako gastronomia izango du ardatz. Julia Barberena agertu zen iragan ostegunean emititutako lehen atal horretan, besteak beste. Euskal pastela egiten irakatsi zion orozkoarrak Arguiñanori.
Jose Mari Olabarria artzainarekin eta Felix Mugurutza ikerlariarekin ere egon zen aurkezlea. Hemen ikusi daiteke programa osorik.